XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MOZART`EN REQUIEM-A BAIONAKO KATEDRALEANOtsailaren 12`an, Baionako katedralean,
Partaideak: Baionako orkesta, Irungo
Dena Baionako Orkestako zuzendaria den Daniel Dechicoren gidaritza pean.
Bederatzietan zen kontzertua.
Gu laurden gutxiagotan han ginen eta sekulako jende andana bat zebilen sartu nahian.
Honekin katedrala bete beterik egon zela adierazi nahi dut.
Eta arrazoiarekin, zeren kontzerto honek merezi zuen etxetik ateratzea.
Interpreteetaz mintzatu baino lehen, obrari buruz hitz batzu esanen ditugu.
Mozart`ek 1791`ko uztailan Walsegg kontearen agindu bat hartu zuen.
Hain zuzen, Requiem meza bat egin zezan.
Kontratoaren barnean egilearen anonimotasuna gordetzea eskatzen zitzaion eta horregatik aitzinetik ordaindua izan zen.
Hilabete bat bakarrik ematen zioten
Izan ere Leopoldo II`garrena Bohemiako errege gantzutuko zuen festarako behar bait zuten.
Mozart Requiem`a utzi eta Pragara joaiten da opera horren egiteko eta hiru astetan bururatzen du.
Vienara itzultzearekin
Irailaren hogeita hamarrean eman behar bait zuten.
Urriaren haseran klarinetearentzako kontzertuari ekiten dio eta Urriaren erdi aldean bakarrik berriz helduko dio utzitako Requiem lanari.
Baina Mozart eri da, eta hiltzera eramaten duen eritasunakin.
Abenduaren bostean (1.791) uzten du mundu hau eta Requiem`a bururatu gabe gelditu zen.
Honela bere ikasle kutuna zen Sussmayer`ek finitu behar izan zuen.
Baita beste zati batzuen orkestazinoak ere.
Sussmayer`en lana zinez fidela da eta apaltasun haundia agertzen du Mozart`enganako.
Horren froga bezala esan dezakegu espezialistentzako ere zaila dela maixu eta ikaslearen artean ezberdintasunak igertzea.
Zernahi gisaz musikako obra eder baten aurrean gaudela esan behar dugu eta horrela sentitu genuen Baionako katedralean ginen jende andanak.
Izan ere autore baten obraren ispiritua publikoari pasa arazteko interpretazio on bat behar da.
Eta nahiz eta ez zen izan oso berdina partaide guzien ekarria, Requiem`a, batez ere, koraleko obra bat delarik, Irungo Ametsa koralak benetan publikoa hunkitzera heldu zela esan behar dugu.
Ehun bat kantarik, gizon eta emaztek, egiten dute korala.
Abots ederrak eta landuak dituzte, emankorrak eta betegarriak
Benetan lan ederra egiten ari direna kantari hauek, Fernando Etxepare gidari dutela.
Publikoak ere horrela ikusi zuen zeren txalo beroenak
Bakarkazkoek edo solistek nahiko ezberdin eman zuten beren lana.
Michele Command izan zen ezpairik gabe hoberena.
Soprano abots ederra du eta segurantza handiarekin kantatu zuen.
Tenorea aldiz, benetan gaizki ari izan zen.
Kontraltoa eta basea doi doi pasatzekoak.
Bukatzeko bi gauza azpimarratu nahi nituzke.
Bata, eta holako kontzertuetan gauza berria dena, gazte andana bat ba zela.
Bigarrena, euskarazko kultur manifestapenen inguruan mugitu ohi direnen presentzia txikia.
MAITE IDIRIN.